Ane Ormazabal

OSTEOPATIA - FISIOTERAPIA - PNI

OSTEOPATIA

Sakro-garezurreko osteopatia eskuzko metodo ez-manipulatzailea, ez-inbaditzailea eta holistikoa da, gorputzaren berezko bizi indarrean esku-hartzen duena eta oreka eta harmonia naturalak berreskuratzen laguntzen diona. Pertsonak osasuna berreskuratzeko duen gaitasuna dauka oinarrian, gorputzaren orekara itzultzen laguntzeko.

Asko dira teknika horrekin trata daitezkeen gaitzak; bai nerbio sisteman agertzen direnak, bai digestiokoak, arnasketakoak, lokomozio-sistemakoak, zirkulaziokoak... Azken batean, gorputz osoa osotasun bat bezala ulertzen baitu gorputza osteopatiak.

FISIOTERAPIA

Agente fisikoen bitartez (mugimendua, elektrizitatea, tenperatura…) osasunaren arazo ezberdinen konponbidean laguntzeko edo osatzeko bidean erabiltzen den osasungintzaren atala da fisioterapia. Osasunarekin erlazionatutako eremu ugari barnean hartzen ditu (reumatologia, neurologia, kirol fisioterapia, traumatologia, pediatria, geriatria, bihotz fisioterapia, arnas fisioterapia, odol-zirkulazio fisioterapia…). Beti ere pazientearen ongizatea berreskuratzeko helburuarekin.

PNI

Prozesu psikikoen, Nerbio Sistemaren, Immunitate-Sistema eta Sistema Endokrinoaren arteko eragina aztertzen du psikoneuroimmunologiak (PNI).

Diziplinarteko ikuspegi zabaletik lan egiten du eta hainbat espezialitate elkartzen ditu: psikologia, psikiatria, portaeraren medizina, neurozientzia, fisiologia, farmakologia, reumatologia, infektologia, biologia molekularra, endokrinologia eta immunologia.